Korputz jaietan murgilduta jarraitzen dute Elizkalean

Ihintza Elustondo 2023ko eka. 17a, 13:30

Juan Antxieta musika eskolakoen, Kantujira taldekoen eta trikitilarien saioak izan ziren atzo Elizkalean, eta giro aparta sortu zen. Gaur, berriz, Itsasiko dantzarien emanaldia izan da, eta arratsaldean jarraituko du festak.

Joan den asteko Erretz Txapelketarekin jai giroan murgildu ostean, ostegunean hasi zituzten Elizkaleko Korputz festak, Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejirarekin. Atzo –ostirala– ere, jai giro aparta izan zen kale horretan; hain zuzen ere, musika eskolako gaztetxoen kalejira izan zen berriro, baita Kantujirakoen kalejira eta Jauregi eta Jokin Egurrola trikitilarien saioa ere. Musika eta dantza, alaitasuna izan zen nagusi Elizkalean.

Gaur, larunbata, amaituko dituzte festetako ekintzak. 13:00etan hasita, Itsasiko dantzarien emanaldia izan da, eta arratsaldean ere izango da zertaz gozatua Elizkalean. 19:30ean, trikitilarien kalejira izango da; 20:00etan, lagunarteko afaria, Baigera I tabernan; 22:30ean, Imuntzo eta Belokirekin erromeria; eta 00:00etan, Elizkaleko jaietako zozketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide