Bertso saioarekin hasi dituzte Orkatz kultur elkartearen 30. urteurreneko ospakizunak

Ihintza Elustondo 2023ko eka. 17a, 14:06

Maialen Lujanbio, Oier Etxeberria, Miren Artetxe eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan atzo Orkatz tabernan. Gaur pala txapelketaren finalak, bazkaria eta kontzertuak izango dira; bihar, berriz, Anariren emanaldia.

Atzo, ostirala, hasi ziren Orkatz kultur elkartearen 30. urteurrena ospatzen, Ez atzerantz, beste alderantz lelopean. Bertso saioa izan zen Orkatz tabernan, 22:00etan hasita; Maialen Lujanbio, Oier Etxeberria, Miren Artetxe eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan, eta Jon Ander Iriondo gaiak jartzen.

Gaur, berriz, egun osoan izango dituzte ekintzak. Goizean, 11:00etan haista, pala txapelketaren finalak jokatu dituzte Frontoi Txikian, eta 14:00etan hasita, bazkaria egingo dute Azoka Plazan. 21:30ean hasita, gainera, Nakar eta Mice taldeen kontzertuak izango dira tabernan.

Kontzertu berezi batekin bukatuko dituzte Orkatzen hiru hamarkadako ospakizun ekitaldiak. Hain zuzen ere, Anarik kontzertua eskainiko du bihar Orkatz tabernan, 19:00etan hasita. Dagoeneko agortuta daude emanaldirako sarrera guztiak.

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide