Hainbat azpeitiar nagusi Zumaiarekin, ETE ligako lehen estropadan

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 18a, 13:46

Telmo Deuneko arraunlariak, garaipena eskuratu ostean. (Telmo Deun arraun elkartea)

ETE ligan Zumaiako trainerua izan da nagusi Donibane Lohizunen jokatutako lehen estropadan. Talde horretako kideak dira Ainhoa Segurola, Mirian Garagartza eta Amane Gimenez azpeitiarrak.

Ezin hobea izan da Zumaiako taldearen hasiera denboraldi berrian: ETE ligan lehenbiziko postuan amaitu zuen estropada atzo, larunbata, Telmo Deuneko traineruak, bigarrena baino lau segundo lehenago helmugaratuta. Hain zuzen ere, 11 minutu eta hogei segundoan egin zuten hiru luzetako estropada, eta beren nagusitasuna erakutsi zuten arraunlariek Donibane Lohizunen (Lapurdi). Haren atzetik sailkatu ziren Kaiku eta Deusto, bigarren eta hirugarren postuan. Hemen ikus daitezke emaitzak eta denborak.

Zumaiako traineruan, kostaldeko arraunlariak ez ezik, Azpeitiko hainbat arraunalari ere lehiatu ziren: Ainhoa Segurola, Mirian Garagartza eta Amane Gimenez. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide