Erleen mundu ezkutua ezagutu dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2023ko eka. 18a, 15:21

Zientzia tailerra egin dute gaur Ekoetxean. Erleen inguruko mitoak puskatzea eta horiek gizakien bizitzetan duten garrantzia zer-nolakoa den ikastea izan da saioaren helburua.

Ekoetxean zientzia tailerra egin dute gaurkoan. Zehazki, erleen inguruko mitoak puskatzea eta horiek gizakien bizitzetan duten garrantzia zer-nolakoa den ikastea izan da saioaren helburua. Klima aldaketak erleen bizitzan eraginik ba al duen ere aztertu dute. Horrez gain, erleak bertatik bertara ikusteko aukera ere izan dute tailerrean parte hartu dutenek. Hainbat lagun bertaratu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide