Ikasturtea borobiltzeko Azpeitiko Karate Elkarteak jaialdia egin zuen zapatuan, hilak 17, Azpeitiko Udal Kiroldegian. Azken hilabeen zehar ikasitakoak erakusteko parada izan zuten karate ikasleek zapatuko emanaldian. 17:30ean hasi zen ekitaldia, eta jende ugari bertaratu zen ikasleen ikuskizuna ikustera.
(Argazkiak: Haritz Etxeberria/Karate Elkartea)