Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorrira zuhaitz bat erori da goizaldean. Zuhaitzak txirrindularien eta oinezkoen pasoa itxi du, eta Azpeitiko udaltzainek abisua pasatu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko artapen zerbitzuko langileak joan dira eroritako zuhaitza erretiratzera eta bidegorria garbitzera.