Eva Sernak Dinamoa sormen gunean gauzatu dituen hainbat artelan ikusgai daude gaur goizaz geroztik Sanagustin kulturgunean. Beizaman bizi den artista aizarnarrak hainbat teknika nahiz material erabilita egin dituen lanak daude kulturguneko hormetan. Uztailaren 19ra arte izango da erakusketa zabalik.
Urola Kostako Hitza egunkariak ostegunean argitaratuko du Sernari egindako elkarrizketa.