Filmak gehitu dituzte liburutegi libreetara

Julene Frantzesena 2023ko eka. 19a, 12:13

Sanagustinpeko liburuentzako eta filmeentzako apalategia. (Julene Frantzesena)

Udal Liburutegiak joan zen astean berriz ere hornitu zituen herriko hainbat txokotan kokatuta dauden liburutegi libreak. Liburuez gain, filmak ere jarri dituzte herritarren eskura.

Udal Liburutegiak joan zen astean berriz ere hornitu zituen herriko hainbat txokotan kokatuta dauden liburutegi libreak. Liburuak ez ezik, filmak ere jarri dituzte herritarren eskura oraingoan. Hala nahi duten herritarrek, beraz, filmak ere hartu ahal izango dituzte maileguan Sanagustinpeko, kiroldegiko, igerilekuko eta Jose Artetxeko bi autobus geltokietako apalategietatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide