Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren finala jokatuko du zapatuan (16:30ean), Oiartzunen aurka, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Beste urte batez, Uztarria.eus-ek eta Erlo Telbistak zuzenean emango dituzte finaleko hiru partidak.
Iñaki Elorza Txapas kazetariak eta Iban Otaegi pilotari ohiak gidatuko dute zuzeneko emankizuna frontoitik, eta webgune honetan nahiz Erlo Telebistan ikusi ahal izango da saioa, 16:30ean hasita.
Iaz ere Azpeitiak eta Oiartzunek jokatu zuten eskuzko Herriarteko Txapelketaren finala, eta Azpeitiak galdu egin zuen, 2 eta 1. Aurten ere bi herri horiek izango dira ordezkatuta Atano III.a frontoian, eta ikusteko dago Azpeitiak bederatzigarren txapela lortuko al duen.