Giro bikainean ospatu dute Orkatzen 30. urtemuga

Julene Frantzesena 2023ko eka. 19a, 10:12

Ostiraleko bertso saioaren ondotik, zapatuan pala txapelketako finala, bazakaria eta Nakar eta Mice taldeen kontzertuak izan ziren urtemugarako antolatutako ekintzen barruan. Atzo, berriz, Anarik emanaldia eskaini zuen.

Orkatz kultur elkartearen 30. urteurreneko ospakizun ekitaldiak egin dituzte asteburuan. Ostiraleko bertso saioarekin hasita, hainbat herritarrek parte hartu dute ekitaldi horietan, hala nola zapatuko pala txapelketako finalean, bazkarian nahiz larunbat gaueko eta atzoko kontzertuetan.

Zapatuan, 11:00etan hasita, pala txapelketaren finala jokatu zuten Jon eta Nagore Aramendi eta Xuban eta Eguzkiñe anai-arrebek, Betharrametako frontoian. Norgehiagoka estua jokatu zuten horiek, eta aramenditarrak nagusitu ziren, 22 eta 18. Ondoren, 14:00etan, dozenaka lagunek bazkaria egin zuten Azoka Plazan, eta gauean, Nakar eta Mice taldeen kontzertuak izan ziren Orkatz tabernan. Atzo, berriz, Anarik kontzertua eskaini zuten, 19:00etan hasita, Orkatzen bertan. Hain zuzen ere, Azkoitiko musikariaren emanaldiarekin bukatu ziren atzo urtemugako ekitaldiak.

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide