Loretokiko gimnastek ikasturte bukaerako erakustaldia eskainiko dute bihar

Julene Frantzesena 2023ko eka. 19a, 14:51

Loretokiko hainbat gimnasta. (Loretoki)

Kiroldegian eskainiko dute Loretokiko kideek jaialdia, 18:30ean hasita. Bestalde, dagoeneko zabalik dago datorren ikasturterako gimastika erritmikoko taldean izena emateko epea.

Loretoki Azpeitiko gimnastika erritmikoko kirolariek ikasturte bukaerako erakustaldia eskainiko dute bihar, asteartea, 18:30ean hasita, kiroldegian. Jaialdia irekia izango da, eta beraz, nahi duen orok izango du ikustera joateko aukera.

Bestalde, gimastika erritmikoko taldeak dagoeneko zabaldu du datorren ikasturterako izena emateko epea. Igerilekuan edo kiroldegian eman ahal izango da izena, baita azpeitia.gimnastika@hotmail.com helbide elektronikora mezua idatzita ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide