Joan den larunbat iluntzean bukatu zituzten Korputz jaiak Elizkalean. Ohiturari jarraituz, festak bukatzearekin batera auzoko jaietako zozketako zenbaki sarituak atera zituzten. Lau sari zozkatu dituzte, eta horietatik hiruren saridunak azaldu dira, eta bigarren sariaren (Motx ileapaindegian 100 euroko bonua) sariduna da agertzea falta dena: 1370 zenbakia da saritua, eta 0054 ordezkoa. Zenbaki hori duen txartelaren jabeak hamabost eguneko epea izango du saria jasotzeko.
Sariak eta saritutako zenbakiak:
- Lehen saria: Zestoako Bainuetxean zirkuitua, masajea eta bi lagunentzako otordua. 1027 zenbakiak jaso du.
- Bigarren saria: Motx ileapaindegian 100 euroko bonua. 1370 zenbakia saritua, eta 0054 ordezkoa.
- Hirugarren saria: Romaes dendan 100 euroko bonua. 0470 zenbakiak jaso du.
- Laugarren saria: Disdira bitxidendan 100 euroko bonua. 1846 zenbakiak jaso du.