Euskarako titulu ofizialak lortu nahi dituzten herritarrei zuzendutako ikastaro trinkoak antolatu ditu Azpeitiko Udal Euskaltegiak udarako. Datozen asteetan hasiko dira saioekin, eta zenbait taldetan oraindik lekua dagoenez, zabalik jarraitzen du izena emateko epeak.
Zehazki, C1 titulua lortzeko aurrez aurreko ikastaroa eta A1 maila lortzeko online nahiz aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dituzte. Ikastaro horien gaineko informazio gehiago, honako lotura honetan eskura daiteke.
Ikastaro horietan izena eman nahi dutenek Euskaltegira joan (Perdillegi kalea, 1), 943-81 19 47 telefonora deitu edo euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora mezua idatzi beharko dute.