Ikasturtea bukatzeko bizpahiru egunen faltan, dagoeneko itxi dituzte Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketako eta Gaztelekuko ateak, eta horietako langileak herriko udaleku irekien prestaketan ari dira buru-belarri, datorren astelehenean martxan hasteko.
Aurrez, udalekuetan parte hartuko duten umeen gurasoekin bilerak egingo dituzte haiei beharrezko informazio guztia zuzenean helarazteko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Aste honetan bertan izango bilera horiek, bi txandatan: bihar, asteazkena, HH3tik LH6ra arteko umeen gurasoekin elkartuko dira, 18:30ean, Gaztelekuan; eta HH2ko umeen gurasoekin, ostegunean, 18:30ean, Txiki Txoko ludotekan. Dena dela, gurasoek dagoeneko Whatsapp bidez jaso dute udalekuen inguruko informazio orokorra, eta datozen egunetan bide beretik jasko dute informazio zehatzagoa ere; esaterako, egunez eguneko egitaraua.