Leire Derteano oñatiarrak irabazi du Euskal Antzerki Topaketen 41. edizioko kartel lehiaketa

Unax Larrañaga 2023ko eka. 20a, 12:31

Epaimahaikideak, aukeratutako kartelarekin. (Azpeitiko Udala)

Leire Derteano oñatiarraren lana izango da aurtengo topaketen irudia. Ekainaren 9tik 18ra izan dira ikusgai lan guztiak Betharrametako udal erakusketa aretoan. 900 euroko saria jasoko du Derteanok.

Leire Derteano oñatiarraren kartela izan da udazkenean egingo den Euskal Antzerki Topaketen 41. edizioko kartel lehiaketaren irabazlea. Aukera hori egin duen epaimahaia osatzen duten kideak Aitor Larrañaga zinegotzia, Mirian Quintana eta Mikel Sanjuan Arte eta Diseinu Ikastegiko irakasleak, Aitor Bengoetxea Kulturazeko kidea eta Leire Larrañaga UKTko kidea izan dira.

Betharrametako udal erakusketa aretoan egon dira ikusgai aurtengo kartel lehiaketara aurkeztu diren hamahiru lanak ekainaren 9tik 18ra. Derteanok 900 euroko saria jasoko du, eta bere kartela izango da aurtengo topaketetako irudia.

Maiatzaren 3tik 31ra izan zen aurtengo kartel legiaketaren deialdia, eta edozeinek izan zuen parte hartzeko aukera. Pertsonako hiru lan aurkeztu zitezkeen gehienez, eta hauek originalak eta berriak izan behar zuten.

41. Euskal Antzerki Topaketetako kartela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide