Festarik ez, sua bai

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 20a, 12:45

2019ko San Joan sua. (Uztarria)

Ez da festarik izango Oñatz auzoan San Joanetan, baina meza eta San Joan sua egingo dituzte auzotarrek. Larunbatean 11:30ean izango da meza.

Aurtengo sanjoanak festa girorik gabe pasatuko dituzte Oñatz auzoko bizilagunek. Ez dute ekitaldi berezirik antolatu egun horietarako auzotarrek. Ohitura zaharrak jarraituz, San Joan sua piztuko da San Joan bezperan, eta meza ere egingo da San Joan egunez, larunbatean, 11:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide