Azpeitiko pilotariak, zapatuko finalerako prest

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 21a, 09:25

Ilunpeko pilotariak eta arduradunak atzo, Atano III.ean. (Ilunpe)

Ilunpekoek atzo egin zuten finalaren aurreko ohiko entrenamendu saioa Donostiako Atano III.ean. Oiartzungoen txanda izango da gaur.

Azpeitiak eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko du zapatuan, ekainaren 24an, Oiartzunen kontra. Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da Azpeitikoen eta Oiartzungoen arteko norgehiagoka, 16:30ean hasita.

Finalaren aurreko egunetan, Gipuzkoako federazioak Atano III.ean entrenamendu saio bana egiteko aukera eskaintzen die herri finalistei, eta atzo arratsaldean izan zen Azpeitiaren txanda. Ilunpe elkarteko pilotariek Atano III.eko kantxa probatzeko aukera izan zuten, batzuek lehen aldiz. Gaur, berriz, Oiartzungo taldeak izango da atzo Azpeitiak izan zuen aukera bera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide