Santioak eta saninazioak 2023

Uztailaren 22an izango da aurtengo Umeen Eguna

Julene Frantzesena 2023ko eka. 22a, 09:00

Hainbat erraldoi plazan, Umeen Egun batean.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak direla eta, egun bat aurreratu dute umeei zuzendutako eguna. Udalak oraindik ez du jakinarazi egun horretarako prestatu duen egitaraua.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak tarteko –uztailaren 23an izango dira–, aurten larunbatez egingo dute saninazioen atariko Umeen Eguna. Hain zuzen ere, uztailaren 22an, larunbatez, izango dira aurten haurrei zuzendutako ekintzak, besteak beste, erraldoien kalejira.

Azken urteetan San Inazio jaiak hasi aurreko igandean egin izan da Umeen Eguna, baina aurten bozak direla eta, egun bat aurreratu dute, eta Santio festen aurretik izango da. Udalak ez du jakinarazi oraindik egun horretako nahiz santioetako zein saninazioetako egitaraua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide