Lapurreta egin dute Etxe Zuri tabernan

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 21a, 11:46

Kristal bat hautsita sartu dira tabernara, 07:00 aldera, eta besteak beste, diru kutxa eraman dute. Ertzaintzaren gain gelditu da ikerketa.

Etxe Zuri tabernan lapurreta egin dute gaur goizean, 07:00 aldera. Kristal bat hautsi dute lapurrek, eta handik sartu dira barrura; besteak beste, diru kutxa eraman dute. Tabernaren arduradunak goizean jabetu dira gertatutakoaz, negozioa zabaltzera joan direnean, eta berehala deitu diete udaltzainei eta ertzainei. Haiek ari dira gertatutakoa ikertzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide