Zozketa

Herriarteko finaleko emaitzak asmatzeak saria izango du

Erredakzioa 2023ko eka. 21a, 20:00

Zein izango da partida bakoitzaren emaitza? Galdera horri erantzun behar da Kontxi arrandegiak emandako itsaskiz betetako otarrearen zozketan parte hartzeko. Larunbateko 15:00etara arte izango da horretarako aukera.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalera sailkatu da Azpeitia. Larunbatean jokatuko dute finala pilotari azpeitiarrek, Oiartzunen aurka, Donostian, 16:30ean hasita. Finalaren harira, Uztarriak zozketa antolatu du, eta parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00etara arte izango dute aukera.

Zein izango da partida bakoitzaren emaitza? Saskia hiru partidetako emaitzak asmatzen dituenak irabaziko du Kontxi arraindegiak emandako itsaskiz betetako saskia. Inork hiru partidetako emaitzak asmatazen ez baditu, saria parte hartzaile guztien artean zozkatuko da.

Parte hartu hemen.

Zorte on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide