Loretokiko gimnastek ikasturte bukaerako jaialdi ikusgarria egin dute

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 21a, 16:53

50 bat kirolarik parte hartu dute jaialdian. Ikasturtean zehar ikasi dituztenekin koreografiak sortu, eta horiek gurasoei eta kiroldegira bertaratutako gainontzeko herritarrei erakutsi dizkiete.

Loretoki Azpeitiko gimnastika erritmikoko kirolariek jaialdi koloretsu eta ikusgarriarekin bukatu dute ikasturtea. Atzo arratsaldean izan zen hori; 50 bat kirolarik ikasturtean zehar ikasitakoak erakutsi zituzten Azpeitiko kiroldegira bertaratu ziren dozenaka herritarren aurrean. Gainera, beraiek sortutako koreografiak izan ziren jendearen aurrean egin zituztenak.

Irailera arte oporrak izango dituzten arren, datorren ikasturtea antolatzen haste aldera, gimastika erritmikoko taldeak dagoeneko zabaldu du datorren ikasturterako izena emateko epea. Igerilekuan edo kiroldegian eman ahal izango da izena, baita azpeitia.gimnastika@hotmail.com helbide elektronikora mezua idatzita ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide