Ostiralean egingo duten festarekin agurtuko dute ikasturtea Emakumeen Txokoan

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 27a, 09:00

Batukada feminista, bakarrizketa saioa eta luntxa antolatu dituzte ostiral arratsalderako; horiekin bukatuko dute ikasturtea.

Emakumeen Txokoan ere bukatzear da ikasturtea. Hain zuzen ere, ostiral arratsalderako iragarri dute ikasturte bukaerako jaialdia, eta horrekin, oporrak hartuko dituzte irailera arte.

17:30ean ekingo diote jaiari, batukada feministarekin. Plazatik abiatuta, Alde Zaharrean barrena egingo dute itzulia, hasitako leku berean bukatzeko. Jarraian, 19:00etan hasita, Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa saioaz gozatzeko aukera izango dute Sanagustin kulturgunera bertaratzen direnek. Behin Egizabalek saioa bukatuta, mokadutxo bat egingo dute han bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide