Errebaleko etxe baten atzekaldeko terraza eraisten ari dira

Julene Frantzesena 2023ko eka. 22a, 09:45

1766ko Matxinada kaleko orubean ari dira lanean. (Maialen Etxaniz)

Landarediak hartuta zegoen terraza hori, eta eraikuntza enpresa bat egunotan ari dira eremua txukuntzen.

Bustinzuriko Errebaleko etxe baten atzekaldean –1766ko Matxinada kalera begira– kokatuta dagoen terraza bat eraisten ari dira. Landarediak hartuta zegoen terraza hori, eta eraikuntza enpresa bat egunotan ari dira eremua txukuntzen. Atzo hasi zituzten lanak, eta datozen egunetan bukatuko dituzte. Lanak tarteko, ez daude erabilgarri 1766ko Matxinada kaleko hainbat aparkaleku.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide