Ikasturteko azken elkarretaratzea egingo dute jubilatuek eta pentsiodunek astelehenean

Julene Frantzesena 2023ko eka. 22a, 09:19

Pentsiodunen elkarretaratze bateko irudia.

12:00etan egingo dute kontzentrazioa, plazan. Elkarretaratzeen sustatzaileek azaldu dutenez, hara joaten direnek tragoxka eta pintxo pare bat dastatzeko aukera izango dute.

Jubilatuek eta pentsiodunek ikasturtea bukatu aurreko azken elkarretaratzea egingo dute astelehenean, ekainaren 26an, 12:00etan, plazan.

Gainera, kontzentrazioen sustatzaileek azaldu dutenez, hara joaten direnek tragoxka eta pintxo pare bat dastatzeko aukera izango dute, "ikasturte berrirako indarrak hartzeko eta jubilatuen eskubideen alde topa egiteko".

Irailetik aurrera jarraituko dute astelehenetan elkarretaratzeak egiten, jubilatuen eta pentsiodunen hitzetan "gauza asko" lortu badituzte ere, "oraindik ere asko" dutelako egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide