Badator Uztarriaren 23. Pourra

Erredakzioa 2023ko eka. 22a, 12:29

Uztailaren 1ean, zapatua, hasiko da 2023ko Frantziako Tourra; aurten, gainera, Euskal Herritik irtengo da, Bilbotik. Egun bereko 12:00etan amaituko da Uztarriaren 23. Pourra egiteko epea. Bixker, Etxe-Zuri, Jim Clark, Korrale eta Sanagustin tabernetan, Zuar kafetegian nahiz Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan egin daitezke apustuak, baita Uztarriaren egoitzan ere.

Pourra, oso-osorik, web orri honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor daude parte hartzeko arauak eta izen-emate orria, eta datozen egunetan osatzen joango gara, informazio gehiagorekin.

Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari eta talde bat aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Zer egin parte hartzeko

Oso erraza da.

1) Inprimatu izen-emate orria (PDF formatua). Edo, bestela, Bixker, Etxe-Zuri, Jim Clark, Korrale eta Sanagustin tabernetan, Zuar kafetegian nahiz Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan aurkituko dituzu; hartu handik.

2) Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteetako Pourrak!

3) Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Apustuak uzteko epea uztailaren 1ean, larunbata, 12:00etan itxiko da.

4). Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan.

Txirrindulariak

Pourrean pelotoi osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.eus-en ikusi.

Sariak

Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.

1). Jasotako diruaren %30 (iaz 1.626 euro izan ziren).

2). Jasotako diruaren %20 (iaz 1.084 euro).

3). Jasotako diruaren %10 (iaz 542 euro)

Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.

Sari gehiago

Horiez gain, aurten ere beste sari batzuk banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):

  • Bi lagunentzako otorduak, honako taberna eta jatetxeetan:
    - Etxe-Zuri
    - Jim Clark
    - Korrale
    - Sanagustin
    - Bixker
  • Erreka Bike-n oparia.
  • Ziklos Beniren oparia.
  • Aitzaki Kirolaken oparia.
  • Elustondo Banaketaken bi ardo sorta (bi sari bikoitz).
  • Zuar kafetegian bi gosari (bi lagunentzat).
  • Igerilekurako bi bonu.
  • Tiobiboetarako txartelak.

Sari banaketa, San Inazio bezperan

Pandemiak eten eta iaz berreskuratutako ohitura jarraituz, Pourraren sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, 20:00etan egingo du Uztarriak, festetako tonbolan.

Parte-hartzea urtez urte

Aurreneko Pourra 2001ean izan zen. Orduan beste sistema batekin egin zen lehiaketa; 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.

Hurrengo urtean –2002an–, oraingo sistema hartu zen; alegia, bederatzi txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema.

  • 2001: 108 parte-hartzaile.
  • 2002: 83.
  • 2003: 109.
  • 2004. 141.
  • 2005: 179.
  • 2006: 113.
  • 2007: 115.
  • 2008: 116.
  • 2009: 149.
  • 2010: 120.
  • 2011: 135
  • 2012: 136
  • 2013: 156.
  • 2014: 154.
  • 2015: 176.
  • 2016: 180.
  • 2017: 190.
  • 2018: 210.
  • 2019: 224.
  • 2020: 197.
  • 2021: 252.
  • 2022: 271.

Pourraren bukaerako albisteak Uztarria.eus-en

Besterik

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide