Yogako ikasturtea agurtzeko, bazkaria

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 22a, 17:57

Ikasturtean zehar yoga egiteko elkartu diren dozenaka emakumek ikasturte bukaerako bazkaria egin dute gaur Landetan.

Baigera jubilatuen elkarteko dozenaka emakume yoga egiteko elkartu dira ikasturte guztian zehar Yameli Prieto irakaslearen esanetara, eta gaur, ikasturteari amaiera emateko bazkaria egin dute Landetan.

Bazkaria gaur egin duten arren, hilabetea bukatu bitartean eskolekin jarraitu egingo dute, eta datorren ostegunean, eguraldi ona bada, Loiolako zelaietara joango dira yoga egitera.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide