Capoeira erakustaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Senzalako kideek plazan

Maialen Etxaniz 2023ko eka. 23a, 14:02

18:30ean hasita eskainiko dute capoeira erakustaldia herriko plazan. Capoeira zer den erakusteko eta hurrengo ikasturtera begira jende berria animatzeko asmoz antolatu dute saioa. 

Senzala Euskadi capoeira taldeko ikasleek erakustaldia eskainiko dute gaur arratsaldean Azpeitiko plazan. Amaitu berri den ikasturtean Azpeitiko saioetan parte hartu duten ikasleek egingo dute erakustaldia 18:30ean hasita. Erakustaldiarekin capoeira zer den erakutsiko dute Senzalakoek, eta hori zertan datzan ikusteko aukera izango dute herritarrek saio irekian parte hartuta. Adin guztietako herritarrek, haur zein heldu, parte hartuko dute erakustaldian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide