Capoeira erakustaldiak jendea bildu du arratsaldean herriko plazan

Nerea Uranga 2023ko eka. 23a, 19:54

Jende multzoa bildu da gaur arratsaldean Azpeitiko plazan, Senzala taldekoek eskaini duten capoeira erakustaldia ikustera. Ordubete pasatxoko saioa egin dute.

Senzala Euskadi capoeira taldeko ikasle gaztetxo zein helduek erakustaldia eskaini dute gaur arratsaldean Azpeitiko plazan. Amaitu berri den ikasturtean Azpeitian egin dituzten capoeira saioetan parte hartu duten ikasleek egin dute ordubete pasatxoko erakustaldia.

Gaurko saioan capoeira zer den erakutsi dute Senzalakoek, eta hori zertan datzan ikusteko eta parte hartzeko aukera izan dute plazan bildutako herritarrek, Senzalako kideekin batera kantatuz. Datorren ikasturtean capoeira egitera ere animatu dituzte herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide