Suaren bueltan jendetza batu da herriko plazan

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 23a, 23:18

Aurtengoan Itsasi euskal kultur elkarteko kideak izan dira ekitaldia antolatzeaz arduratu direnak, eta haiek izan suaren bueltan dantza egiten aurrenak. Gero, ehunka herritar elkartu zaizkie haiei.

Gau giro bikaina lagun, San Joan bezperako ekitaldi jendetsua izan da gaur iluntzean Azpeitiko plazan. 22:00etarako ehunka ziren sua nola piztuko suten ikusteko plazan tokia hartuta zutenak, eta agindutako orduan piztu dute hura udal langileek. Jarraian, Itsasi euskal kultur elkarteko kideek hainbat dantza tradizional egin dituzte suaren bueltan eta herritarren aurrean. Saioari bukaera emateko, herritarrak gonbidatu dituzte dantzara, eta ez dute hutsik egin. Plaza bete jende aritu da dantzan sua itzali bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide