San Joan bezperarekin, Oñatzen ere piztu dute sua

Julene Frantzesena 2023ko eka. 23a, 23:06

Sua piztu dute Oñatzen.

Azpeitiko plazan eta hainbat baserri ataritan bezalatsu, Oñatz auzoko bizilagunek ere piztu dute sua. Dena den, aurten ez dute San Joan festarik ospatuko auzo horretan.

Azpeitiko plazan eta hainbat baserri ataritan ez ezik, usadioari jarraituz, Oñatz auzoan ere piztu dute gaur San Joan sua. Arratsalderako prestatu dute su emateko materiala, eta iluntzearekin piztu dute sua auzotarrek.

Aurten, dena den, ez dute San Joan festarik ospatuko auzoan, baina bihar, larunbatarekin, meza izango da auzoko baselizan, 11:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide