Herriartekoaren finala, oso-osorik

Erredakzioa 2023ko eka. 25a, 10:09

Azpeitiak eta Oiartzunek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala jokatu zuten atzo Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Gogor lehiatu ziren bi taldeak eta ikuskizun ederra eskaini zuten; azkenean, ordea, Oiartzunera joan zen aurtengo txapela, Azpeitiari 2 eta 1 irabazita. Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak zuzenean eman zuten finala, eta orain, ikusgai da finala oso-osorik. 

Azpeitiak eta Oiartzunek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala jokatu zuten atzo arratsaldean Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Jokatutako hiru partidetatik bi irabazita, Oiartzunera joan zen txapela, baina ezin meriturik kendu Azpeitiko pilotariei, gogotik saiatu baitziren, eta ikuskizun ederra eskaini zieten frontoira bertaratu ziren zaleei zein Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistaren zuzeneko saioari adi egon ziren jarraitzaileei. Iñaki Elorza Txapasek eta Iban Otaegi Beixema pilotari ohiak gidatu zuten saio hori, eta hiru partidak kontatzeaz gain, finaleko protagonistekin ere hitz egin zuten. Orain saioa oso-osorik ikusgai dago Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren webguneetan zein Erlo Telebistan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide