Odola emateko aukera izango da bihar

Julene Frantzesena 2023ko eka. 27a, 08:13

Odol poltsak.

Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua eskatu behar da.

Odol Emaileen Elkarteak odola ateratzeko hitzordua jarri du biharko, asteazkena. Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 16:30etik 20:30era bitartean –lokalera sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago–.

Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da bihar bertan, 08:30etik 13:30era bitartea, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Uda sasoian ospitaleetan odola behar izaten dutela eta, herritarrei hitzordura joateko deia egin die Azpeitiko Odol Odol Emaileen Elkarteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide