Abian dira herriko udalekuak

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 26a, 11:30

Txikienek 10:00etan Betharrametako jolastokian zuten hitzordua jarrita; LH5ekoek eta LH6koek, berriz, Gaztelekuan. Egunero toki eta ordu berean elkartuko dira udalekuek iraungo duten lau asteetan.

Ikasturteari agur esanda, joan den asteaz geroztik oporretan daude herriko umeak eta gaztetxoak, eta egun batzuez erabateko atsedena hartu ostean, gaur ekin diete herriko udalekuei. Txikienek 10:00etan Betharrametako jolastokian zuten hitzordua jarrita; LH5ekoek eta LH6koek, berriz, Gaztelekuan. Egunero toki eta ordu berean elkartuko dira udalekuek iraungo duten lau asteetan. Gaurkoan eguraldiak askorik lagundu ez dien arren, ziur topatuko dutela goiza entretenituta pasatzeko modua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide