Zozketa

Uztarriak zozkatu du itsaskiz eta arrainez betetako saskia

Erredakzioa 2023ko eka. 26a, 12:36

Kontxi arraindegiak emandako itsaskiz eta arrainez betetako otarrea zozkatu du Uztarriak zozketan parte hartu duten bazkideen artean. Sariduna Joseba Orbegozo izan da.

Uztarriak itsaskiz eta arrainez betetako otarrea zozkatu du bazkideen artean, Azpeitiak larunbatean jokatutako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaren harira. Asko izan dira zozketan parte hartu duten herritarrak, eta Joseba Orbegozo izan da Kontxi arraindegiak emandako otarrea irabazi duen herritarra. Orbegozok ostiralean jasoko du saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide