Ikusgai daude Espainiako Gorteetarako bozetako hautesmahaien zozketaren emaitzak

Julene Frantzesena 2023ko eka. 27a, 11:27

Udal bozetako mahai bateko irudia. (Kris Fernandez)

Udalaren webgunean dagoeneko kontsulta daitezke behin betiko emaitzak. Ohiko moduan, mahaikide izatea tokatu zaien herritarrek etxean jasoko dute gutun zertifikatua, jakinarazpenarekin.

Azpeitiko Udalak gaur goizean egin du datorren uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako bozetarako mahaiak osatzeko zozketa, eta dagoeneko ikusgai daude emaitzak. Udalaren webgunean dagoeneko kontsulta daitezke behin betiko emaitzak.

Erabiltzaileek NA zenbakia sartu beharko dute horretarako egokituko duten atalean, eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, titularra edo ordezkoa den eta zein mahaitan egotea egokitu zaion zehaztuko du sistemak. Dena den, ohiko moduan, mahaikide izatea tokatu zaien herritarrek etxean jasoko dute gutun zertifikatua, jakinarazpenarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide