Argiztatutako Gauak egitasmoko bi kontzertu izango dira bihar eta etzi

Julene Frantzesena 2023ko eka. 28a, 07:59

Argiztatutako Gauaken barruan ekainaren 9an eskaini zuten lehen kontzertua. (Ihintza Elustondo)

Biharko kontzertuan soka instrumentuak joko dituzte hainbat ikaslek, eta etzikoa, berriz, txistu kontzertua izango da. Emanaldiak 21:30ean eta 22:00etan hasiko dira, hurrenez hurren, Soreasuko plazan. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Dinamoa sormen gunean izango da agertokia.

Argiztatutako Gauak egitasmoaren barruko azken bi kontzertuak izango dira bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, Soreasuko plazan –eguraldi txarra egiten badu, Dinamoa sormen gunean–. Biharko kontzertuan soka instrumentuak joko dituzte hainbat ikaslek, eta etzikoa, berriz, txistu kontzertua izango da.

Biharko emanaldia 21:30ean hasiko da, eta honako musikari hauek parte hartuko dute: Erik eta Sara Jones, Laine Juaristi, Nikole Landa, Oier Sagardogi, Nora Gorrotxategi, Joane Larrea, Maier Raña, Julen Rezabal, Hurritz Kerejeta, Maddi Unanue, Ashley Tapia, Iban Arruabarrena, Denis Arzallus eta Amaia Dorronsoro. Etziko emanaldia, berriz, 22:00etan izango da, eta honako musikariek parte hartuko dute: Garazi Aldaburu, Nahia Campos, Laida Lizaso, Enaitz Zubizarreta, Jone Odriozola, Jon Azpeitia, Saioa eta Egoi Berezibar, Eider Gurrutxaga nahiz Janitz, Alain eta Maria Sorazu.

Iazko arrakasta ikusirik, Juan Antxieta musika eskolak, Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udlaka antolatu dute egitasmoaren bigarren aldia, eta lehen emanaldia ekainaren 9an izan zen; zehazki, piano ikasle hainbatek eskaini zuten kontzertua. Orotara, 39 musikarik parte hartuko dute aurtengo Argiztatutako Gauaken.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide