Zozketa

Udako Guka produktu sortak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko eka. 29a, 10:16

Toalla, poltsa, palak eta botila zozkatu ditu Uztarriak, eta Itziar Olaizola bazkideari egokitu zaizkio.

Uda garaia heldu da, eta Guka dendaren irekieraren harira, Uztarriak GUKA produktu sorta osoa zozkatu du bere bazkideen artean. Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Itziar Olaizola izan da GUKA produktuen irabazlea. Saria haren lagun batek jaso du gaur Uztarriaren bulegoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide