Zapatuan ospatuko dituzte Damaso Azkue auzoko festak

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 29a, 11:20

2019ko Damasoko festetako irudia.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte auzotarrek egun horretarako, hala nola tortilla lehiaketa, hamaiketakoa, txaranga poteoa, Iago magoaren emanaldia, merienda eta auzo afaria.

Damaso Azkue auzoko bizilagunak prest daude jada aurtengo festetarako. Dagoeneko zehaztu dute jaietako egitaraua; aurtengoan, uztailaren 1ean, larunbatez, ospatuko dituzte auzuneko festak, egun osoan zehar egingo dituzten ekintzekin.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako, hala nola tortilla lehiaketa, hamaiketakoa, txaranga poteoa, Iago magoaren emanaldia, umeentzako merienda eta auzo afaria. Herritar orok izango du horietan parte hartzeko aukera, baina tortilla lehiaketan eta auzo afarian parte hartzeko izena emateko epea itxita dago jada.

Hona hemen aurtengo jaietako egitaraua:

11:00. Tortilla lehiaketa.

12:15. Hamaiketakoa.

12:30. Txaranga poteoa.

17:00. Merienda.

18:00. Iago magoaren emanaldia.

19:30. Txaranga poteoa.

20:30. Umeen afaria.

21:00. Helduen afaria.

23:00. Musika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide