Berriro martxan jarriko dute Antzerki Sormen Laborategia

Nerea Uranga 2023ko eka. 29a, 12:58

Antzerki Sormen Laborategiaren irudi bat. (Kulturaz kooperatiba)

Antzerki Sormen Laborategiko saioak urritik ekainera bitartean izango dira, Xanti Agirrezabalak gidatuta. Izena ematea irailean irekiko dute, orduan emango dituzte tailerraren xehetasunak.

Datorren urritik ekainera bitartean, Antzerki Sormen Laborategia jarriko du martxan Kulturaz kooperatibak. "Gorputza da arte bizien muina eta arrazoia, gorputza eta horrek berekin dakarren dena: bere mugimendua, bere indarra, bere formak, bere adierak, bere kontraesanak, bere luzapenak, bere hustasunak, bere espazioak, bere bakardadeak eta bere kolektibitateak, bere ezkutukoak eta bere agerikoak", azaldu dute tailerraren sustatzaileek. 

Antzerki Sormen Laborategia 2023ko urritik 2024ko ekainera bitartean izango da, Xanti Agirrezabalak gidatuta. Dinamoa sormen gunean egingo dituzte saioak, eta "antzerkiaren zirrikituak lasai ederrean ikertzeko aukera" eskainiko du, antolatzaileen esanetan. 

Izen ematea irailaren 4tik 24ra bitartean izango dela aurreratu dute, eta orduan emango dituzte tailerraren inguruko xehetasun gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide