Argiztatutako Gauak egitasmoko gaurko emanaldia Dinamoan izango da

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 29a, 15:31

Argiztatutako Gauaken barruan ekainaren 9an eskaini zuten lehen kontzertua. (Ihintza Elustondo)

Soreasuko plazatxoan izatekoa zen, baina euria dago aurreikusita, eta horregatik, Dinamoa sormen guneko sarreran egingo dute.

Argiztatutako Gauak egitasmoaren barruan, soka instrumentuen kontzertua izango da gaur gauen, baina ez da izango Soreasuko plazatxoan, Dinamoa sormen gunean baizik. Emanaldia lekuz aldatzea erabaki dute euria dagoelako iragarrita.

21:30ean hasiko da saioa, eta honako musikari hauek parte hartuko dute: Erik eta Sara Jones, Laine Juaristi, Nikole Landa, Oier Sagardogi, Nora Gorrotxategi, Joane Larrea, Maier Raña, Julen Rezabal, Hurritz Kerejeta, Maddi Unanue, Ashley Tapia, Iban Arruabarrena, Denis Arzallus eta Amaia Dorronsoro. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide