Argiztatutako Gauak egitasmoarekin, soka doinuek hartu dute Dinamoa

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 30a, 10:34

Soka kontzertua eskaini dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek Dinamoan. Gaur, 22:00etan, txistu doinuekin amaituko dute aurtengo Argiztatutako Gauak egitasmoa.

Argiztatutako Gauak musika egitasmoko bigarren kontzertua eman zuten atzo Dinamoan; berez Soreasuko plazatxoan egitekoak baziren ere, euria aurreikusten zelako Dinamoan egitea erabaki zuten. Atzoko saioan sokazko instrumentuen txanda izan zen, eta Erik eta Sara Jones, Laine Juaristi, Nikole Landa, Oier Sagardogi, Nora Gorrotxategi, Joane Larrea, Maier Raña, Julen Rezabal, Hurritz Kerejeta, Maddi Unanue, Ashley Tapia, Iban Arruabarrena, Denis Arzallus eta Amaia Dorronsoro musikariek hartu zuten parte kontzertuan.

Guztira, hiru kontzertu eskainiko dituzte Argiztatutako Gauak egitasmoaren barruan, eta gaur agurtuko dute aurtengo edizioa, txistu hotsekin, 22:00etan, Soreasuko plazan. Gaurkoan Garazi Aldaburu, Nahia Campos, Laida Lizaso, Enaitz Zubizarreta, Jone Odriozola, Jon Azpeitia, Saioa eta Egoi Berezibar, Eider Gurrutxaga nahiz Janitz, Alain eta Maria Sorazu izango dira kontzertua eskainiko duten musikariak.

Argazkiak: Mireia Galarza

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide