Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen ikastaro eta formazio saioen artean dago literatura, artea, historia eta zinea lantzeko tailerra, eta hori ere iritsi da ikasturte amaierara. Herritar ugari batu dituzte Deustuko Unibertsitateko irakasleek amaitu berri den ikasturtean Basazabalen astelehenero 17:00etatik 19:00etara eman dituzten saioek, eta horietako gehienak ikasturte amaierako bazkaria egiteko elkartu berri dira.
Literatura, artea, historia eta zinea lantzeko tailerrak izan duen harrera kontuan hartuta, datorren ikasturtean ere tailerra antolatzeko asmoa agertu du udalak.