Batukadarekin eta umorearekin agurtu dute ikasturtea Emakumeen Txokoan

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 1a, 09:14

Batukada feminista, Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa saioa eta luntxa izan ziren atzo arratsaldean herrian. Irailean itzuliko dira Emakumeen Txokoko ekintzak. 

Atzo egin zuten Azpeitiko Emakumeen Txokoko ikasturte amaierako jaialdia. 17:30 aldera ekin zioten jaiari, batukada feministarekin. Alde Zaharrean barrena egin zuten itzulia, eta plazan amaitu zuten ibilbidea.  Jarraian, 19:00etan hasita, Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa saioaz gozatzeko aukera izan zen Sanagustin kulturgunean. Hamarnaka lagun animatu zen Egizabalen umore eta aldarri saioa ikustera, eta eguna borobiltzeko luntxa egin zuten Sanagustinen bertan. Udako oporrak hartuta, irailean itzuliko dira Emakumeen Txokoko ekintzak. 

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide