Txistu doinuekin amaitu da Argiztatutako Gauak egitasmoa

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 1a, 09:49

Eguraldiak baldintzatuta, Dinamoan egin zuten Argiztatutako Gauak egitasmoaren barruko hirugarren eta azken kontzertua atzo gauean. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen txistu doinuekin agurtu dute aurtengo edizioa. 

Argiztatutako Gauak egitasmoa iritsi da amaierara. Atzo, ostiralez, eskaini zuten aurtengo edizioko hirugarren eta azken emanaldia Dinamoa sormen gunean. Aurten, eguraldiak baldintzatuta egin dituzte hiru kontzertuetatik bi, eta ezin izan dituzte Soreasuko plazatxoan egin. Horrenbestez, areto barruko emanaldiak eskaini dituzte ostegun zein ostiral. 

Atzokoan, Juan Antxieta musika eskolako txistu ikasleak izan ziren jendaurrera atera eta musikaz gozarazi zutenak. Hain zuzen, Garazi Aldaburu, Nahia Campos, Laida Lizaso, Enaitz Zubizarreta, Jone Odriozola, Jon Azpeitia, Saioa eta Egoi Berezibar, Eider Gurrutxaga nahiz Janitz, Alain eta Maria Sorazu izan ziren emanaldian parte hartu zutenak. 

(Argazkiak: Mireia Galarza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide