Hogeita hirugarren aldiz antolatu du Uztarriak Pourra, eta inoiz baino apustu gehiago izango ditu aurtengo jokoak: 286. Gaur, uztailaren 1ean, hasi da 2022ko Frantziako Tourra Bilbon; Euskal Herrian barrena ibiliko da lehen hiru etapetan, eta uztailaren 23an bukatuko da Parisen –orduan amaituko da Pourra ere–.
Informazio gehiago
Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'23ren helbidea: https://uztarria.eus/pourra/2023.
Sari banaketa, San Inazio bezperan
Pandemiak eten eta iaz berreskuratutako ohitura jarraituz, Pourraren sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, 20:00etan egingo du Uztarriak, festetako tonbolan.
Sariak
2022ko Pourraren irabazleak 1.716 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.144 euro eta hirugarrenak 572 euro. Horiez gain, 4., 5., 13., 30., 44., 69., 100., 125., 135., 150., 185., 210., 246., 260., 271. eta 286. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.
Hau da aurtengo sarien zerrenda:
- 1.goak: 1.716 euro.
- 2.goak: 1.144 euro.
- 3.goak: 572 euro.
- 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
- 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian.
- 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
- 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
- 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
- 69.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri.
- 100.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
- 125.goak: Erreka Bike-n oparia.
- 135.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
- 150.goak: Igerilekurako bonu bat.
- 185.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
- 210.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
- 246.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria.
- 260.goak: Igerilekurako bonu bat.
- 271.goak: Ziklos Beniren oparia.
- 286.goak: Tiobiboetarako txartelak.