Martxan da 2023ko Frantziako Tourra, eta martxan da, era berean, Uztarriaren 23. Pourra, inoiz baino apustu gehiagorekin: 286.
Aurten Euskal Herritik abiatu da Tourra, lehen hiru etapar osorik egingo ditu gurean. Gaur, estreinakoan, Bilbon hasi eta bukatu da etapa, eta Yates anaientzat izan da loria; bereziki Adamentzat, hark irabazi eta jantzi baitu aurtengo lehen maillot horia, baina segidan eta oso gertu izan du anaia Simon. Aldiz, Enric Masek lasterketa utzi behar izan du, erorketa bat tarteko, eta istripu berean oso kaltetuta suertatu da Richard Carapaz. Biak ala biak daude aurtengo Pourrako taldeetan txirrindulari hautatuenen artean: 136 taldetan ageri da Carapaz, eta 123tan Mas.
Pourraren lehen jardunaldiaren dagokionez, Agerre taldea izan da puntu gehien batu dituena. Ondoko loturetan ikus daitezke lehen etaparen osteko sailkapen osoa eta sarien behin-behineko banaketa.
Pourraren gunean sartuta daude jada momentuko datu guztiak. Inork zerbait zuzentzeko ikusten badu, edo edozein zalantza argitzeko, azpeitia@ukt.eus helbidera idatz dezake, eta lehenbailehen saiatuko gara konpontzen. 23. Pourraren atal berezian joango da gehitzen Uztarria egunero aurtengo edizioarekin lotutako albisteak, eguneraketak eta Andoni Urbistondok Aiurri.eus-erako egunero idatziko dituen kronikak ere bai.