XVI. mendeko Azpeitiaren inguruko saioarekin hasi dira eskualdeko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 2a, 13:44

'Azpeitia XVI. mendean' bisita gidatuaren bigarren saioko irudia. (Maialen Etxaniz)

Asteburu honetan hasi dira abuztura arte luzatuko diren bisita gidatuak. XVI. mendeko Azpeitiaren ingurukoa izan da lehen bisita. Atzo euskaraz eskaini zuten eta gaur gaztelaniaz. Hurrengo saioak uztailaren 8an eta 9an eskainiko dituzte, eta Loiola Iñigoren gaztaroa izango dute ardatz. 

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Urola Turismoa Turismo Sailak antolatuta, eskualdeko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dituzte uztailetik abuztura bitarte, Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak izenburupean. Atzo eta gaur eskaini dute aurreneko bisita, Azpeitia XVI. mendean izenekoa. Atzo euskaraz eskaini zuten bisita gidatua, eta gaur gaztelaniaz. Bisitan parte hartu duten herritarrak plazan elkartu dira, eta handik abiatuta, alde zaharreko hainbat txoko ezagutu dituzte, ordu eta erdi iraun duen saioan. 

Bisita gidatuak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar izaten da. Hurrengo saioak uztailaren 8an eta 9an eskainiko dituzte, Loiola Iñigoren gaztaroa izenburupean. Egun horietako bisitak Loiolako turismo bulegotik hasiko dira, 12:00etan.

Honako hauek dira aurtengo udarako antolatu dituzten bisita gidatuak:

  • Uztailak 8-9: Loiola Iñigoren ume eta gaztaroan.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra inguruetan.
    • Hizkuntza: uztailaren 8an, gazteleraz; uztailaren 9an, euskaraz.
  • Uztailak 15-16: Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 11:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. Ibilbidea herrian eta naturan zehar.
    • Hizkuntza: uztailaren 15ean, gazteleraz; uztailaren 16an, euskaraz.
  • Uztailak 23: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: euskaraz.
  • Uztailak 30: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Abuztuak 2-3: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 2an, gazteleraz; abuztuaren 3an, euskaraz.
  • Abuztuak 5-6: Antxietarrak Azpeitian.
    • Irteera: Urrestillako parrokiako atarian, 12:00etan. (Aukerako topagunea: Azpeitiko parrokian 13:00etan)
    • Iraupena: bi ordu. Lau kilometroko ibilaldi laua.
    • Hizkuntza: abuztuaren 5ean, euskaraz; abuztuaren 6an, gazteleraz.
  • Abuztuak 9-10: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 9an, gazteleraz; abuztuaren 10ean, euskaraz.
  • Abuztuak 12-13: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: abuztuaren 12an, euskaraz, eta abuztuaren 13an, gazteleraz.
  • Abuztuak 16-17: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 16an, gazteleraz; abuztuaren 17an, euskaraz.
  • Abuztuak 19-20: Loiola gehiago. Inaziotar ibilbide bat.
    • Irteera: Madalena Ospitalean, 12:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. 2,5 kilometroko ibilaldi laua.
    • Hizkuntza: abuztuaren 19an, euskaraz; abuztuaren 20an, gazteleraz.
  • Abuztuak 23-24: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 23an, gazteleraz; abuztuaren 24an, euskaraz.
  • Abuztuak 26-27: Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 11:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. Ibilbidea herrian eta naturan zehar.
    • Hizkuntza: abuztuaren 26an, euskaraz; abuztuaren 27an, gazteleraz.

Bisita gidatuei buruzko informazio guztia, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide