Udako ordutegia izango du Udal Liburutegiak uztailean eta abuztuan

Nerea Uranga 2023ko uzt. 3a, 08:00

Azpeitiko Udal Liburutegia.

Gaurtik eta abuztuaren bukaera artean goizez bakarrik zabalduko dute Enparan dorretxeko liburutegia.

Gaurtik udako ordutegiarekin egongo da erabilgarri Azpeitiko Udal Liburutegiaren zerbitzua. Uztailean eta abuztuan astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara zabalduko dute liburutegia, eta arratsaldeetan itxita egongo da.

Abuztuaren lehen hamabostaldian, berriz, itxita egongo da Azpeitiko Udal Liburutegia oporrengatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide