Lafay azkarrena Donostian, Tourrean lider aldaketarik ez, baina Pourran bai

Erredakzioa 2023ko uztailaren 2a

Bigarren etapa ere Euskal Herrian egin du 2023ko Frantziako Tourrak. Gaur, Gasteiztik Donostiara joan dira txirrindulariak, eta Victor Lafayrentzat (Cofidis) izan da garaipena. Frantziarrak azken kilometroan ihes egin eta aurrea hartu dio faboritoen multzoari helmugan.

Adam Yatesek lider jarraitzen du Tourrean. Uztarriaren Pourran, aldiz, aldatu egin da taldeen sailkapena; Miguelito dago orain huruan, eta hau da saridunen behin-behineko sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide