670 bat haur eta nerabe ari dira parte hartzen udal udaleku irekietan

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 3a, 10:50

Hainbat haur udalekuetan. (Azpeitiko Udala)

Besteak beste, jolasak, igerilekura irteera, Burdinbidearen Euskal Museora txangoa eta abar egin dituzte Haur Hezkuntzako 2. mailatik Batxilergoko bigarren mailara arteko herritarrek lehen astean. 60 begirale eta koordinatzaile ari dira lanean.

Gaur astebete hasi ziren udal udaleku irekiak, eta harrezkero, hainbat eta hainbat ekintza egiten ari dira 670 haur eta nerabe egunez egun. Besteak beste, jolasak, igerilekura irteera, Burdinbidearen Euskal Museora txangoa eta abar egin dituzte Haur Hezkuntzako 2. mailatik Batxilergoko bigarren mailara arteko herritarrek lagun artean. Gainera, horien bidelagun lanetan ari dira 60 begirale nahiz koordinatzaile, zehazki ekintzak dinamizatzen eta aisialdiko ekintza hezitzaileak sustatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide